Sarrera

1936. urtean Jose Antonio Agirre Lekubek lehen Eusko Jaurlaritza osatu eta historiako lehenengo lehendakaria izan zen. Urte berean, Espainiako Guda Zibila hasi zen hiru urtez non esanguratsuena izan zen 1937ko apirilaren 26an Alemaniako Condor legioak egindako erasoa. Hauek, Francisco Franco jeneralaren agindupean zeuden eta Gernika bonbardatu zuten. Helburua euskal askatasunaren sinboloa zen Gernikako arbola suntsitzea zen eta baita biztanleria ere, astelehena aukeratu zutelako azoka eguna zela jakinda.

Urte batzuk geroago, 1939an, Agirre lehendakariak Euskal Estatu Independientea deklaratu zuen. Handik egun gutxitara frankisten garaipen militarra gertatu zen eta Euskal Estatua bertan behera geratu zen.Orduan berrogei urte iraungo zuen diktadura aldi gogorra hasi zen. Batez ere Euskal Herrian, "probintzia traidore"tzat hartu zituztelako Bizkaia eta Gipuzkoa. Gainera euskaldunen askatasun politiko eta sozialak zapaldu zituzten eta euskara, ikastolak eta euskal kultura kutsuaren kontrako neurri zorrotzak hartu ziren. Euskaraz hitz egiten zuenarentzat zigor gogorrak zeuden, gaztelaniaz azkarrago ikas zezaten.

"España; una, grande y libre" goiburuarekin, Euskal Herriaz aparte beste nazionalitate batzuek, Katalunia eta Galiziak, errepresio politiko gogorra jasan behar izan zuten. Horrek euskal gizartean sentimendu abertzale eta independentista indartu zuen.

Egoeraren eraginez 1959an, gaur egun ezagutzen dugun ETA (Euskadi Ta Askatasuna) sortu zen, frankismoaren aurka borrokatzeko jaio zen erakunde armatua. Demokrazia iritsi zenean indarkeria erabiliz jarraitu zuten beraien helburu politikoak lortzeko, bide demokratikoak alde batera utzita.

martes, 22 de abril de 2014

EKONOMIA

Hazkunde arin honen arrazoi nagusia produktu industrialen eskaera handia zen. Eskaera hau, betez ere publikoa, gehienbat siderometalurgia, meatz edo kimikaren zuzenduta zegoen, eta sektore hauek oso garatuak zeuden Euskal Herrian.
Euskal industria azkar gainditu zituen gerran bizi izandako gorabeherak baina bere hazkundea ez zen arinagoa izan Bigarren Mundu Gerran Europak Espainia frankistak isolatu zuelako. Lehengai eta garraio elementuen gabezian utziz. Ondorioz, erregimena autarkia martxan ipini zuen.
-60 eta 70 urteetako garapena
1959ko Estabilizazio Planaren ondoren erregimenak autarkia politikari amaiera ematea erabaki zuenetik euskal ekonomiak hazkunde biziko aro bat hasi zuen, zenbait arrazoi ezberdinengatik. Lehendabizi, euslkal industriak lan esku ugari eduki zuen beti, etorle kopuru handiaren ondorioz neurri handi batean.
Bigarrenik, hazkunde ekonomikoa euskal herrian finanatzazio erraztasuna izan zuen, batez inbertsore pribatuak sektore siderurgikoaren garapena finantziatu zuena.
Hirugarrenik, 60 eta 70etako Espainia eredu ekonomikoarentzat abantailatsu izan zen euskal industrian egondako inbertsioak. Atzerritar konpetentziarik kanpo zegoen Espainiar merkatua. Horrek epe luzera ondorio ezezkorra izan zituen, teknologia propioaren gabezia eta atzerriarekiko menpekotasuna ekarri baitzuen.
Guzti honen ondorioz esana den bezala, hazkunde ekonomiko bizi bat ezagutu zen, bainan desoreka nabarmenekin. Bizkaia eta Giouzkoan ezagutu zen izugarrizko konzentrazio industrialagatik eta industria aztunarekiko menpekotasunagatik.

KULTURA

Gerraostean Euskal Herria kultura haustura handia jasan zuen . Asko pobretu zen euskal kulturako pertsonaia handi batzuen heriotzak eta beste batzuen erbesteratzea zela eta. Baina, erbesteratuak munduko bete leku batzuetan, batez ere Latinoamerikan eta Frantzian, sorkuntza-jarduera garrantzitsu bat garatu zuen gizarte eta zientzia alorretan.  
gauzeiHego Euskal Herrian berriz, egoera latzagoa zen, hasieran ez zegoelako kultura bultzatuko zuen ezer. Gainera goi-irakasletarako unibertsitate publikorik ez egotea egoera hori larriagotu zuen. Baina immigrazioaren eta ekonomiaren hazkundeak gizarte berri bat erakarri zuen, beraz egoera horri aurre egin behar zioten alor guztietan, hau da, etxebizitzetan, zerbitzuetan... .Artean ere garatu behar ziren eta artistek sormen handia izan behar zuten frankismoaren ideologiari, erlijio tradizionalari eta frankismoaren hainbat jarraituz artea lortzeko.   
Egoera aldatu egin zen erbesteratu batzuk itzuli egin zirenean (Oteizak, Ucelay eta Aranoa, besteak beste). Artista batzuek (Oteizak, Basterretxeak, eta Ibarrolak) elkarrekin aritu ziren Arantzazuko basilikaren proiektuan(1950-1954). Hau euskal artearen berrikuntzaren sinbolo bihurtu zen.
1960tik aurrera eragin handiagoa izan zuen Francoren erregimenaren kontrako protestak, Euskal     Herriko kultura ezaugarriak ukatzen zizkiolako.
1960.urtearen erditik Franco hil arte euskal kultura handitzen joan zen alor guztietan elkarte eta erakundeen bidez. Kultura sortzea, aberastea eta zabaltzea nahi zuten. Hizkuntza berreskuratzeko, ikastolak sortu ziren, euskaraz idatzitako literaturaren produkzioa bizkortu zuten eta euskara batua sortu zuten. Hau da, Frankismoak desagerrarazi nahi zuen kultura ezaugarriak berreskuratu ziren pixkanaka-pixkanaka.

BILAKAERA POLITIKOA

Gerra ondorena. Errepresioa eta erresistentzia 1937ko Ekainean Euskal Herri osoa tropa frankisten menpe erori zen.Lehen uneetan 1936an onarturiko Autonomia Estatutuak indarrean iraun zuen erakundeak desegin zituzten eta errepresio zuzena burutu zen. Errepresioa altxamendu militarrari aurre egin zioten alderdi politiko eta sindikatuetako militanteen aurka zein euskal kulturarekin zerikusirik zuenen aurka izan zen. Santoñako hitzarmenan preso eroritako militarrez gain, erbesteratzen lortu ez zuen abertzale, komunista edo sozialistak kartzelaratuak izan ziren eta kasu askotan heriotzera zigortuak. Horretaz aparte, euskal kulturaren edozein adierazopenen debeku zorrotza gehitu behar zaio: ez zegoen euskaraz hitzegiterik, ez txistua jotzerik, ez ohizko dantzak dantzatzerik… 
 

Bizkaia eta Gipuzkoa, non errebelioari egin zitzaion aurre, probintzia traidoretzat aldarrikatuak izan ziren, zigor moduan kontzeptu ekonomikoak kendu zituzten eta okupazio armada baten esku geratu ziren. Egoera honetan edozein ekintza politiko klandestinitatean burutu behar zuten arrisku handiz. Hala eta guztiz ere, erresistentziaren ideia mantentzen zuten Bigarren Mundu Gerran Alemaniak eta Italiak jasan zezaketen porrotarekin Francoren diktadura ere bertan behera botako zuelakoan. Itrxaropen hau aurrikuspen oker beten ondorioa besterik ez zela ikusi zutenean eta erregimen frankistari amaiera emango zion atzerritarren interbentziorik ez zela egongo ikusitakoan, indar politiko eta sindikalek pentsaera aldatu eta beraien indarra bakarrik erabilita  jokatu behar zutela konturatu ziren, gehiegizkoak ez zirenak.
- 1947ko greba
40 urteak erregimenak ekonomia nazionala berreraiki nahi zuen, horregatik soldata bajuak, lanegun luze eta bizi baldintza txarretako urteak izan ziren. Horri poliziaren errepresioa gehitu behar zaio, haiek edozein langile kexa edo erakunde debekatzen zuten eta herritarrengan kontrol politiko zehatza mantentzen zuten, herritarrek iritzirik ez izateko. Horrek egonezina sorrarazi zuen Bilboko enpresa handietan eta gipuzkoar industria guneetan, horregatik 1946tik aurrera fabriketan zenbait gatazkekin hasi ziren.
1947ko udaberrian frankismoaren oposizioan zeuden alderdi politiko eta sindikatoek Euskal Erresistetziaren Kontseilu batean bildurik Errepublikaren aldarrikapen eguna ospatzeko deialdi bat egin zuten. Egun batzuk lehenago, zenbait taldek, erdiklandestinoki Aberri Eguna ospatu zuten . Milaka langile bildu ziren apirilaren 14ean gune ezberdinetan poliziaren interbentziorik gabe, eta, horrek, itxuraz behintzat, zenbait masa ekintzen aukera eman zuen. Arrakasta honen ondorioz Maiatzaren 1erako Diktaduraren kontrako protesta egiteko deialdia legin zen. Egun horretan, bizkaitar enpresa handietako Naval, Labe Garaiak, Euskalduna, Babckock, e.a eta gipuzkoar enpresetako 20000tik 50000ra doan langile kopuru batek grebara jo zuen.Bizkaiko Gobernadore Zibilak, Genaro Riestrak, grebalari guztiak lanetik kanporatzeko mehatxua egin zuen eta militarrei dei egin zien, hauek Bilbon desplegatuta zeuden. Grebak hurrengo bi egunetan jarraipen izan zuen eta beste enpresa batzuk gehitu ziren. Gatazkaren  txarrera zihoanez Maiatzaren 8an, enpresari talde batek,  Madrilen Gobernuarekin negoziatu zuen zigorren ezabapena eskaintzea grebaren amaieraren truke. 

Ekarrekintza honek arrakasta izan zuen baina diktaduraren kontra zeuden indar politikoen batasunaren amaiera izan zen, ez zirelako gai izan adostasunera heltzeko. Gainera, ondorengo errepresioak U.G.T eta C.N.Tren egituren behin betirako desegitea ekarri zuen.

50 urteak
Erregimenari elkarrekin aurregiteko saiakerak porrot egiten zuen alderdi eta sindikatoak eta gainera errepresioak ezartzen zituen zailtasunak. Abertzaleak, urte guzti ahuetan zehar, euskal hizkuntza eta kultura hedatzera mugatu ziren eta ideologikoki hurbil zeuden apaiz ugarien laguntza izan zuten. Apaiz hauek garrantzi handia izan zuen kultura eta ideologia abertzale zabaltzerako orduan. Bestalde, Elizak paper handia izan zuen Juventudes Obreras Catolocas (J.O.C) eta Hermandad de Obrerosde Accion Catolica (H.O.A.C.) sortzerakoan. Erakunde hauek fabrika eta tailerretan erregimenari egiten zitzaion oposizioan parte hartzeaz gain geroko zuzendari politiko eta sindikalen harrobi ere izan ziren.

ETAren sorrera

1952an, Francoren diktadura garaian, Ekin isilpeko taldea sortu zen Bilboko unibertsitatean. Hiru urte geroago talde hau EGIrekin elkartu zen eta 1959an Euzko Alderdi Jeltzalearekin harremanak hautsi zituen, Euskadi Ta Askatasuna izena hartuz. Hasiera batean EAJren pasibitateari erantzuteko sortu zen, eta lehen ekintzak euskal kulturaren aldekoak izan ziren nagusiki. 1960ko hamarkadan ETAk erakutsi zuen euskal gizartea bizirik zegoela eta, frankismoaren errepresioa jasan arren, gai zela bere identitate nazionala berreskuratzeko. Garai hartan mugimendu politikoa zen, baina euskararen aldekoa ere bai. Taldeko zuzendaritzako partaide Eneko Irigarai, Lopez Dorronsoro, J.L. Alvarez Enparantza Txillardegi, Benito del Valle, J. Manuel Agirre, Patxi Iturriotz eta Julen Madariaga izan ziren. 1960an Francoren poliziak lehenengo atxiloketak egin zituen eta uztail hartan hasi zen erakundea ekintza armatuak egiten: Francoren gudari ohiez betetako tren bat burdinbidetik ateratzen ahalegindu zen. Ekintzak huts egin arren, atxiloketa ugari  egin zituzten eta Madariaga, del Valle, Irigarai eta Elosegi atzerrira joan ziren. 1961eko uztailaren 18an Donostian bi Espainiako bandera erretzeak 100 militante baino gehiagoren atxiloketak ekarri zituen eta askoren erbesteratzea, barne antolaketa deseginik geratuz.
Melitón Manzanas
Urte guzti hauetan euskal erakundeak ikurriñak jarri zituen kableetan, salatariak mehatxatu zituen eta ehundaka plaka frankista hautsi zituen. Baina ekintza zuzenekin hasi zirenean, beraien lehen biktimak iritsi ziren. 1968ko ekainaren 7an, Olarraingo (Tolosa) errepide kontrol batean Xabier Etxebarrieta burkidea hil eta Iñaki Sarasketa atxilotu zuen Goardia Zibilak. Honi erantzunez, ETAk Melitón Manzanas polizia hil zuen Irunen. Era honetan erakunde armatua izatera pasatu zen.

60 URTEAK. GARAPEN ETA GATAZKA.

60ko hamarkadan Euskadin egon ziren hazkunde ikaragarriak ondorioak izan zituen immigranteen kopuruan, etxebizitzen eskasian eta ingurugiroaren kutsaduran. Ekonomiaren liberazioak tentsioak sortu zituen eta horrek gatazka ugari ekarri zituen.  
    Hurrengo urtearen hasieran, konbenioak berritzeak asturiar meategietan greba piztu zuen,Enpresa Juradu modura jokatu zuten militante komunistek eratu eta zuzenduta (Enpresa Juraduak gatazka sozialetan langile sindikatuen ordez bitartekaritza egiteko erregimenak sorturiko erakunde bat zen). Hauek izango dira Langile Komisioen sindikatu ezagunaren sortzaileak. Berehala zabaldu zen greba mugimendua Espainia osora eta frankistek jende asko kartzelara sartu zuten.
Bizkaiak eta Gipuzkoako metaleko industria guztiak greban sartu ziren Apirilaren amaieran, 200.000 langile inguru zeuden greban. Grebari aurre egiteko gobernuak salbuespen egoera aldarrikatu zuen Bizkaia, Asturias eta Katalunian, atxilotuak eta kanporatuak milaka izan zirelako. Greba Maiatzean amaitu zen eta ondorio izugarriak izan zituen. Alde batetik, langile mugimenduak beraien presentzia sendotuko dute oposizio antifrankisten barne beraien erakunde propioekin. Bestetik E.T.A joera ezkerzaleagoa izan zuen.  
1962ko grebak ez zuen gatazken amaiera ekarri. Hazkunde ekonomikoak sortutako tentsio sozialak gatazka gehiago ekarri zituen, gainera errepresio giroan zeudenez ezin zituzten beraien kexak salatu, ezta beraien aldaketa nahiak. Urte hauetako grebarik garrantzitsuena “Bandasetako greba” izan zen.  Labe Garaian izan zen Etxebarria familiaren laminazio enpresan. Greba hau ia greba orokor batean amaitu zen eta diktadura garaian egondako grebarik luzeena izan zen.
Militante komunista eta sozialistak izan ziren, zenbait kasutan Enpresa Juraduetan eta Sindikatu Bertikal ofizialean integraturik, fabriketako gatazka guzti hauen zuzendari eta protagonista nagusiak.
E.T.A terrorismotik urbil dauden ekintzak egiten hasi zen eta ondorioz barne gatazkak eta zatiketak egiten hasiko dira. Bide berri horrekin alde zeudenak abertzale erradikalak ziren eta beste bidearekin alde zeudenak ezkertiar iraultzailearen aldekoak ziren. Hauek askotan erakundetik alde egin zutelarik, ondoren ezker muturreko talde maoista edo troskistak sortuz
E.T.Aren ekintzen ondorioz, Euskadin 1967an, tentsioa areagotu zen lehenengo hildakoak agertu zirenean. 1968ko Ekainaren 7an, Txabi Etxeberrieta eta Jose Pardines guardia zibila tiroketa batean hil ziren.  Egun batzuk geroago, mendeku-ekintza batean, bere etxeko atean Gipuzkoako politiko sozialaren buru zen Melitón Manzanares hil zuten. E.T.Aren lehen atentatu hiltzaileak

BURGOSKO GERRA KONTSEILUA

60.hamarkadaren amaierak tentsioak handitu ziren greba ugarien, euskal elizgizon batzuk frankismoaren aurka hartutako jarrerak eta E.T.Aaren ekintzen ondorioz. Egoera honetan erregimeneko16 partaide Gerra Kontseilu batean epaitzea erabaki zuen. Epaiketa Burgosen burutu zen VI Erregio Militarraren kapitaina Jeneralaren egoitzan, 1970eko Abenduaren hasieran. Bidezkoak ez ziren jokabideak, tortura izugarriek eta heriotza zigorrek protesta mugimendu handia eragin zuten Euskadin, Espainia eta atzerrian ere. Mobilizazio horiek 9 heriotza zigorren truke kartzela zigorra lortu zuten eta ordura arte erregimenaren alde zeuden hainbat sektore erregimenetik aldentzea lortu zuten. Euskadin frankismoaren amaieran eta erregimen demokratikoaren trantsizioan eragin handia izan zuen Burgosko Gerra kontseiluan egondako mobilizazioak lehen urrats politikoak emateko.   1973aren abenduaren 20an ETAk Luis Carrero Blanco hil zuen.

FRANKISMOAREN AZKEN URTEAK

Azaroaren 20an
Abertzaleen ekintza politikoak areagotu ziren erregimenaren errepresioagatik. Erakunde sindikal klandestinoen eragina berriz gero eta handiagoa zen, erregimen demokratikoa ezartzea eta preso politikoen amnistia nahi zutelako. Carrero Blancoren hilketaren ondoren Arias Navarro gobernu buru gisa ezarri zuten ea ETA guztiz banandu zen, alde batetik politikoak eta bestetik militarrak (borroka armatua egiten zutenak). Frankismoa 1975ko azaroaren 20an bukatu zen, Francisco Francoren heriotzarekin. Orduan Trantsizio etaparekin hasi ziren.